Udaberria - Zuntz koadroa

710,00 €


Oreka inklinazioan, edertasuna erritmoan. Zuntzezko koadro hauek paisaia naturalak sortzeko diseinatuta daude, barneko espazioei buruz dugun ikuspegia aberastu eta gure ongizatea handitzeko. Zuntzek patroi geometrikoak sortzen dituzte, gure zentzumenak harrapatu eta limurtzeko.


EZAUGARRIAK
80 cm x 70 cm-ko neurriak ditu, baina neurriak zure beharretara egokitu ditzakegu.
Bilbon artisau moduan diseinatu eta ekoitzitakoak.
Sabaiak eta hormak estaltzeko erabil daitezke.
* Irudietan agertzen diren produktuak bereiz saltzen dira.

MATERIALAK
Egurrezko oinarri baten gainean espartzuarekin eta rattanarekin eginak daude.

Diseinua:
Cantidad:
Saskira sartu

PIEZAREN ZAINTZARI BURUZKO INFORMAZIOA
Pieza honek ez du zaintza berezirik behar. Gomendagariia da oihal bat leunki erabiltzea hautsa garbitzeko.

PIEZAREN INSTALAZIOARI BURUZKO INFORMAZIOA
Pieza hau arina da eta esekidura sistema bat dauka. Esekitzeko, horman bi zulo egin behar dira.

BIDALKETARI BURUZKO INFORMAZIOA
Erosketa egin ondoren, pieza ekoizten hasiko gara berehala. Piezak eskuz ekoizten direnez, erosteko agindua ematen denetik 3 aste beharko dira ekoizpena bukatzeko.

Erosketa egin eta gero, erosketaren baieztapena jasoko duzu zure helbide elektronikoan. Pieza bidaltzeko prest dugunean, beste mezu elektroniko bat jasoko duzu Bilboko gure tailerretik atera dela adierazteko.